Zentzu zabalean, hautsak astindu ditugu astebukaera honetan. Azken urtean gutxi zapaldu dugu berdea baina aurreko astean demoniuaz behin libratua hasi dugu bidea.
Igandean guardetxetik Putxerri eta Irumugarrieta igo genituen. Bideak misteriorik ez eta gutxio horrelako toki zabaletan aurkitzen garenan. Ibiltzea zoragarri, beti izaten delako apetea alfonbra gainean ibiltzea eta gainera honelako eguraldiarekin gehio. Tenperatura behean ona eta tontorretan hotza. Eskerrak erreka aldamenean txoko egoki bat bilatu genuen bazkaltzeko. Akatsa... betikoa... eguzki aurrean superman naizela pentsatzea eta kotxean uste ez nuena dutxa ostean konfirmatua gelditu zen, aurpegi gorria oso.
Eskerrak beti geratuko direla amatxitoren kremak... gero lanera joan eta haurrek ea aurpegian brilantinarik botatzen dudan galdetzeko...
Gizona
Hauek prestatzen ari dira
Txumi pletoriko bidea irekitzen momentu guztietan
Putxerrira desbideratzen
101 dalmata
Makil honetatik gora!
Zer nolako sasoia, ezin jarraiturik nabil
Basajaun
Lareoko urtegira
Restauratu gabe egoteko tira...
Txikia da, baina oraingoan pasatu egin da eta atzetik arietearekin eman behar izan diot ateratzeko
Verde que te quiero verde
Igaratza aldean
Irumugarrietara
Intza eta gu haren dorrean
Begirada Iparralderantza
Txindoki
Hegoalderantza
Bazkaltzeko txokoa
Bazen behin aldapa bat...
eta beste bat ipurditxo batek jan zuena....
Hauek atera dira